Eusko Jaurlaritzak Euskal Sektore Publikoan Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Dekretu barria onartu dau zezeilaren 22ko Gobernu Batzordean, orain arte indarrean egon dan 1997ko araudia ordezkatzeko. Dekretuaren helburua da euskeraren normalizazinoan eta herritarren hizkuntza-eskubideetan, apurka eta malgutasunez, aurrera egiten jarraitzea. Barritasun nagusienak dira hizkuntza-eskakizun barriak esleitzeko eta honeek egiaztatzeko bide barri eta errazagoak irekitzen direzela.
Orain hizkuntza-eskakizunak esleitzeko sistema malguagoa izango da. Hizkuntzaren ulermen eta adierazpen gaitasunaren arabera banakatuko dira: irakurmena-idazmena, alde batetik; eta entzumena-mintzamena, bestetik. Honek ahalbidetuko dau erakunde bakotxaren errealidadera egokitzea eta euskeraren normalizazino prozesua modu malguan egin ahal izatea.
Dekretua oraindino ez da argitaratu EHAAn, baina idatzia eskuragarri dago: DISPONGO: (euskadi.eus)
Informazino gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/91960-gobierno-vasco-aprueba-nuevo-decreto-normalizacion-del-uso-del-euskera-sector-publico-vasco-consejo-gobierno-2024