- Euskararen Hemeroteka, goizero danen eskura
egilea BatzordeaOrain dala hiru urte, UEMAK “Euskararen Hemeroteka” deituriko kanala sortu eban Telegram aplikazinoan. Tokian, goizero, hedabideetan eta sarean euskeraren inguruan argitaratzen diren albisteak, alkarrizketak eta eretxiak zabaltzen dauz. Horretarako, 80 bat hedabide, agerkari eta webguneren edukia aztertzen dau UEMAk, besteak beste, eta Euskararen Hemeroteka Telegram kanalean zabaltzen dau lehen orduan. Kanala bai ordenagailuan, Telegramen, bai…Irakurri gehiago “Euskararen Hemeroteka, goizero danen eskura” »
- Nornahi, nonahi, non-nahi
egilea BatzordeaNahi partikula galdetzaileekin elkartzen denean (nor, zer, nola, non, nora, nondik, zenbat…), zalantzak sortzen dira idazkeran: Hitz batean idatzi behar da? Marratxoz? Bereizta? Euskaltzaindiaren arabera, oro har, hitz bakarrean idazten dira; hala ere, lehen osagaia -n, -t edo -kletraz amaitzen denean, bi idazkera onartzen dira: hitz batean edo marratxoarekin. - Udaletako programa informatikoak euskaraz
egilea BatzordeaUdaletako programa informatikoak euskaraz jartzea ere ezinbesteko urratsa da administrazio publikoan euskararen erabilera normalizatzeko. Langileek eguneroko zereginak euskaraz egin ahal izateko, erabiltzen dituzten aplikazioek eta tresna digitalek hizkuntza horretan funtzionatzeko aukera eskaini behar dute. Bada, horrekin lotuta, udaletan maiz erabiltzen diren programa estandarrak identifikatu eta euskarazko bertsioan jarri daitezkeen aplikazioak zerrendatuko ditugu iraileko trebakuntza fitxa…Irakurri gehiago “Udaletako programa informatikoak euskaraz” »
- Eroan euskera praktikara
egilea BatzordeaGure dozu euskeraz egiteko talde bat topau? Emon izena Berbalagunean. Lehenengo saioa urriaren 6an izango da. Berbalagun proiektua euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei. Honeek dira Berbalagunaren ezaugarriak: Berbalagunean parte hartzeko, izena emon behar da:… - Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea
egilea BatzordeaMusika Taldea euskera jaietan sustatzeko Gatikako Euskera Batzordearen egitasmoa da. Taldea astero batzen da abestiak prestetako, eta herriko jai edo egun berezietan (Basatoste eguna, Euskararen Eguna…) tabernetatik ibilten da musika joten. Taldeburu pertsona bat dago, ekimena zuzentzeko eta oinarrizko musika kontzeptuak irakasteko. Ez da beharrezkoa musikaz jakiterik. Izan bere, ekimen hau ez da musika ikasteko…Irakurri gehiago “Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea” »
- Helduentzako euskal dantzak ikastaroa
egilea BatzordeaIkasturte honetan bere, Gatikako herritarrek euskal dantzak ikasteko aukera eukiko dabe: erromerietako dantzak, jauziak, jotak, aurreskua… Etorri gura dabenek irailaren 25era arte daukie izena emoteko. Horretarako eskaera orria eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu behar dira Kultur Etxean. Ordainketa transferentzia bidez egingo da Kutxabanken ES87 2095 4408 5120 5500 0103 kontuan. “Azalpena” atalean izena, abizena eta ikastaroa adieraziko… - Euskera ikasteko ikastaroa Gatikan
egilea Batzordea2026-2027 ikasturean bere, AEK-k euskera ikasteko ikastaroa emongo dau Gatikan: Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean (94 615 1250 edo kulturetxea@gatika.eus) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian (94 674 4316, 607 601 302 edo kinttopeko@aek.eus emon behar dabe izena irailaren 30era arte. - Euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko bidea abiarazi du Jaurlaritzak
egilea BatzordeaKultura Sailak argudiatu du izendapenak euskarari «prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa» emango diola. Egilea: Arantxa IraolaArgitalpen-data: 2026/09/16Iturria: https://www.berria.eus - Euskaltegien matrikulazio kanpaina
egilea BatzordeaIrailagaz batera euskaltegiek abiarazi dabe ikasturte barrirako matrikulazino kanpaina. Gaur euskera aurrez aurre, euskaltegietan, zein online ikasi daiteke. Euskaltegiak: Euskal Herri osoan mota desbardinetako euskaltegiak dauz. Euskaltegiak bi motatakoak izan daitekez: publikoak eta pribatuak. Hizkuntza-Eskola Ofizialak Hizkuntza-eskola ofizialetan bere euskera ikasi eta hobetzeko aukera dago. Ganera, Hizkuntza-eskoletako agiria lortzeko azterketa bere egin daiteke. Euskal Autonomia… - Anduezak D eredua jomugan jarri du
egilea BatzordeaPISA txostenaren datu txarren haira, Eneko Anduezak (PSE-EEko idazkari nagusia) esan dau Euskadi Irratian “ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela probak beren ama hizkuntzan egiten dituztenean”. Era berean, beste aditu batzuk bere (adibidez, Lucas Gortazar ikertzaileak) adierazi dabe ama hizkuntza ez dan hizkuntza batean ikasteak (kasu honetan, D eredu orokortuan gaztelania hiztunentzat) zuzenean eragin daikioela ikaslearen…
