Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

“Bihar” nazioarteko kongresua

Posted on 2026-08-312026-08-31 By Batzordea Ez dago iruzkinik“Bihar” nazioarteko kongresua sarreran

2026ko irailaren 23tik 26ra, Garabide, Plazara, Soziolinguistika Klusterra eta Taupa erakundeek “Bihar” nazioarteko kongresua antolatu dabe. Egitasmoak “Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua” leloa dauka, eta lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak batuko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean, hizkuntzen bizibarritzeari buruz berba egiteko.

Antolatzaileen esanetan, kongresuak aldaketa-puntu eta abiapuntu bat izan gura dau, komunidadeen arteko alkarlana indartu, hizkuntzen gitxitze-prozesuen zergatiak aztertu eta bizibarritzerako bide partekatuak sustatzeko. Publiko zabalari irekitako kongresu horretan gure daben guztiek parte hartu daikie, baina izena aldez aurretik emon behar da.

Kongresuaren egitaraua, labur:

  • Irailak 23, Euskalduna Jauregian (Bilbo): Kongresuaren hasiera ekitaldia.
  • Irailak 24-25, Ficoban (Irun): Kongresuaren muina: hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak. HENDAIA: programazio artistiko-kulturala.
  • Irailak 26 (Hendaia): adierazpenaren aurkezpena eta itxiera ekitaldia.

Informazino guztia: BIHAR – Kongresua

Agenda Tags:Taupa

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme