Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Udaletako euskara zerbitzuek elkarrekin topo egiten dugun topaketa Albisteak
  • Euskaldunen eskubideak legez bermatzea eta PSEri “beto eskubidea” ez ematea exijitu dute Bilboko kaleetan Albisteak
  • Euskadik «Adi! Filmak euskaraz» ekimena bultzatu du, euskara ikus-entzunezko aisialdiaren bihotzera eramateko Albisteak
  • Umeen unibertsoa euskaldunagoa egiteko Eusfera egitasmoa Albisteak
  • Zabalik 2026-2027 ikasturteko aurre-izen ematea Albisteak
  • Gaur, martiak 19, 24. KORRIKA abiatuko da Atharratzetik “Euskara gara” lelopean Albisteak
  • Kataluniako Gobernuak katalana kontuan hartzea eskatu du migratzaileen Espainiako erregularizazio ezohikoan Albisteak
  • Mate.eus, matematika esperimentatuz ikasteko euskaraz Albisteak

Kategoria: Agenda

Euskeraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko “Euskaltzaleon Martxa”

Euskeraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko “Euskaltzaleon Martxa”

Euskalgintzaren Kontseiluak mobilizazino jendetsua antolatu dau euskeraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko. Euren asmoa da Euskal Herri osoko euskaltzalak batzea eta ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna aldarrikatzea “Euskaraz bizitzeko behar den dena” lelopean. *Martxaren hiru zutabeak 17:00etan abiatuko dira Antoniuttitik, Runako Parketik eta Askatasun Enparantzatik, 18:00ak aldera Gazteluko Plazan bat egiteko,

Agenda
2026ko Udalerri Euskaldunen Eguna

2026ko Udalerri Euskaldunen Eguna

UEMAk bi urtetik behin Udalerri Euskaldunen Eguna egiten dau. Aurten, Otxandion izango da, eta ohiko batzar nagusia egin ez ezik, bazkari herrikoia eta hainbat ekitaldi bere egongo dira. Arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikusaraztea, eta euskararen lurgunea babesteko eta sendotzeko beharra nabarmentzea izango da maiatzaren 16ko asmo nagusia, festa eta aldarrikapena…

Irakurri gehiago “2026ko Udalerri Euskaldunen Eguna” »

Agenda
2026eko San Marko jaietako bertso-poteoa

2026eko San Marko jaietako bertso-poteoa

Urtero San Marko jaietan, Euskera Batzordeak bertso-poteoa antolatzen dau euskal kulturari lekua emoteko jaietan. Aurten, bertsolariak Oihana Bartra eta Xabat Gallebeitia izango dira. •  Eguna: maiatzak 2 (zapatua)•  Ordua: 19:00-21:00•  Lekua: Albokan hasi​​​​​ Ekarri ezazue zapi berdea​!​​​​​​​

Agenda
Berbalagunak antolatutako Bingo musikala

Berbalagunak antolatutako Bingo musikala

Gatikako Berbalagunak “Bingo musikala” antolatu​ dau apirileko akabuko martitzenean. • Eguna: apirilak 28 (martitzena)• Ordua: 18:00• Lekua: plazako aretoa Gatikako Berbalaguna AEK-k kudeatzen dau. Udaleko webgunean ikusi daiteke ekimenari buruzko informazino guztia: ​ www.gatika.eus​​​​​​

Agenda
Eusfera egitasmoa azaltzeko foroa

Eusfera egitasmoa azaltzeko foroa

“Eusfera. Unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat” ekimenaren barri emoteko, Taupak online foro bat antolatu dau: Foroan parte hartzeko izena aldez aurretik emon behar da esteka honetan: Otsaileko foroa — Eusfera – Taupa Euskaltzaleen Mugimendua Zertaz egingo dabe berba foroan? Egitasmoari buruzko informazino guztia euren webgunean dago eskuragarri: Eusfera — Eusfera – Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Agenda
24. Korrikaren aurkezpena Gatikan

24. Korrikaren aurkezpena Gatikan

Gatikako Berbalagunak 24. Korrikaren aurkezpena egingo dau urtarrileko akabuko martitzenean. Saioan, egitasmoaren datu guztiak ezagutzera emon ez ezik, produktuak bere salgai egongo dira.

Agenda
“Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia

“Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia

Urdulizeko Orbizta Euskera Elkarteak “Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia antolatu dau. Saioak Iñaki Gamindek eta Iñaki Gilisastik emongo dabez. Lehenegoak, bertoko euskal prosodia eta morfologia landuko dauz, eta bigarrenak, etxeko euskera zaharra. Ikastaroa 12 egunekoa da; eguaztenero emongo dira, urtarriletik apirilera. Saio bakotxa Uribe Kosta eta Uribe Butroe eskualdeetako zenbait udalerrietan emongo da. Horietako saio bat Gatikan egingo da: • Eguna: urtarrilak 21 (eguaztena)• Ordua:…

Irakurri gehiago ““Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia” »

Agenda
Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika!

Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika!

Euskal Herrian Euskaraz alkarteak, abenduaren 6an, Euskararen Errepublikaren alde kaleak hartzeko deialdia egin dau. Euskalgintzako eragile nagusien arabera, euskera larrialdi egoeran dago, eta euskaltzaleon pizkunde barria behar beharrezkoa dala azpimarratu dabe. Horregaitik, EHEk euskaldunok jasaten dogun zapalkuntzari aurre egitera eta mozilizatera animetan dauz herritarrak. Informazino guztia EHE alkartearen webgunean dago: https://ehe.eus Gora Euskararen Errepublika! Euskal…

Irakurri gehiago “Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika!” »

Agenda
2025eko Durangoko Azoka

2025eko Durangoko Azoka

Urtero egiten dan lez, aurten bere abenduaren zubian Durangoko Azoka egingo da. Hain zuzen, aurten 60. edinizona izango da, eta antolatzaileek urte guzti honeen ibilbidea egingo dau. Azkenaldian urtero lelo barri bat asmatzen bazeben bere, hemendik aurrera “Kulturaren jaialdia” lerroburua betirako ixtea erabagi dabe, Gaztelurrutieren berbetan, Durangoko Azoka kulturaren jaialdia da “herritarrei nortasun kulturala bizitzeko,…

Irakurri gehiago “2025eko Durangoko Azoka” »

Agenda
2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna

2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna

Urtero lez, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, Gatikako Euskera Batzꙩ​rdeak jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatzeko.​​ Abenduaren 2an, martitzena, Berbalagunak “Euskara errotzeko tresna” berbaldia antolatu da. Saioa 18:00etan eta plazako aretoan izango da. Abenduaren 5ean, bariku, euskal jaia egingo da:​ • 17:30ean: “euskeraren murala” (KTK Xarek girotutako  saioa ume eta helduentzat).• 19:00etan: Intxurtxu Taldearen dantzaldia.• 19:30ean​: afari arina.• 20:00etan: poteoa…

Irakurri gehiago “2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna” »

Agenda

Posts pagination

1 2 3 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme