Unibertsitatean onartua izateko garaian, kalifikazioaren batez bestekoa selektibitateko Euskarako nota txarra kontuan hartu gabe egiteko agindu zioten epaileek EHUri, auzitara jo zuten ikasleen kasuan. Orain jakin da hainbat ikaslek egin zutela matrikulatzeko inskripzioa epaileen neurri horren babespean eta bueltan-bueltan, ikasle batek pribilegio hori baliatu duela.
Egilea: Mikel Garcia Idiakez
Argitalpen-data: 2026/10/6
Iturria: https://www.argia.eus
