Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta Albisteak
  • Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek Albisteak
  • Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n Albisteak
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak

Kategoria: Albisteak

Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta

Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta

Unibertsitatean onartua izateko garaian, kalifikazioaren batez bestekoa selektibitateko Euskarako nota txarra kontuan hartu gabe egiteko agindu zioten epaileek EHUri, auzitara jo zuten ikasleen kasuan. Orain jakin da hainbat ikaslek egin zutela matrikulatzeko inskripzioa epaileen neurri horren babespean eta bueltan-bueltan, ikasle batek pribilegio hori baliatu duela. Egilea: Mikel Garcia IdiakezArgitalpen-data: 2026/10/6Iturria: https://www.argia.eus

Albisteak
Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek

Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek

Eusko Jaurlaritzak eta Garabide elkarteak Hizkuntzak Biziberritzeko Prozesuetan Dauden Komunitateen Mundu Federazioa bultzatzeko prozesua abian jarri dute, eta bide horretan lehen urratsa emanez federazioa sortu asmo duen talde eragilea elkartuko da egunotan Euskadin. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/09/22Iturria: https://www.euskadi.eus

Albisteak
Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n

Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n

Joan den ostiralean abiatu zen Zinemaldiaren 74. edizioa. Horren harira, komeni da gogoratzea Euskaltzaindiak aspaldi sortu zuela hiztegi espezializatuen saila, eta bertan aurki daitekeela Lexiko Teknikoen atala. Atal honetan dago, besteak beste, Zinema Euskaltzaindiaren Hiztegian izenekoa. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/09/22Iturria: Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n – Euskaltzaindia

Albisteak
ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan

ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan

Euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako bazterketa eta erasoak ikusarazi eta salatzeko tresna berriak eskaini ditu ELAk. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/14Iturria: https://www.ela.eus

Albisteak
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak”

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak”

Jaurlaritzaren hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideen aurka CCOO sindikatuak aurkeztutako helegitea Espainiako Auzitegi Gorenera iritsi da; EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea onartu zuen, orain Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du eta behin betiko bertan behera geratu dira zenbait puntu. Egilea: Goiatz Iza ErkisArgitalpen-data: 2026/07/14Iturria: https://www.argia.eus

Albisteak
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz

PPren eta Voxen helegiteengatik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari galdetu zion ea konstituzionala den Enplegu Publikoaren Legeko hizkuntza eskakizunen derrigortasuna; Konstituzionalak ez du tramiterako onartu galdea. Egilea: Irati Urdalleta LeteArgitalpen-data: 2026/07/8Iturria: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz

Albisteak
Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten

Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten

ELAk Lan Harremanen Kontseiluari euskaraz negoziatzeko baliabideak eskatu dizkio, eta iragarri du irailetik aurrera hizkuntza hori baino ez duela erabiliko martxan dauden sektoreko 27 negoziazioetan. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/7Iturria: https://www.ela.eus

Albisteak
Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko

Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko

Aste honetan albiste izan da Euskal Enplegu Publikoaren legean euskararen eskakizunaren inguruan akordioa egin dutela EAJk eta EH Bilduk, ez erabateko adostasunarekin (EH Bilduren aukera abstentzioa izan baita), baina bai EAJk aurkeztutako aldaketak aurrera egiteko moduan (eta beste alderdien kontrakotasun nabarmenarekin). Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/26Iturria: https://sustatu.eus

Albisteak
Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Gaur, ehunka pertsona elkartu gara «Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat» lelopean Euskalgintzaren Kontseiluak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko EHUren campusetan deitutako hiru elkarretaratzeetan. Bertan, salatu dute unibertsitatera sartzeko probetan zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu duela botere judizialak, euskarari uko egitea sarituz eta pribilegiatuz. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/2Iturria: Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena…

Irakurri gehiago “Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen” »

Albisteak
Helegitea jarri dutenen USaPeko euskara notak kontuan ez hartzeko agindu dio epaitegiak EHUri

Helegitea jarri dutenen USaPeko euskara notak kontuan ez hartzeko agindu dio epaitegiak EHUri

Euskarako azterketa gainditu ez zuten hainbat familiek jarritako helegiteak aintzat hartu dituzte Bilboko zenbait epaitegik, eta ofizioa igorriko diote EHUri, bataz besteko nota egiterakoan euskaran ateratako emaitza kontutan ez hartzeko. EHUk aurreratu du errekurtsoa aurkeztu duela. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/29Iturria: https://www.naiz.eus

Albisteak

Posts pagination

1 2 … 4 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme