Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida

Posted on 2026-07-272026-07-27 By Batzordea Ez dago iruzkinikKultur programazinorako hizkuntza erespideen gida sarreran

UEMAk udalek antolatutako kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida egin dau. Gida gehien baten udalei zuzenduta dago, udalak antolatzen dauzen ekitaldi eta jardueretan erabilteko. Baina baita diruz lagundutako jardueretan eta espazio publikoetan baimendutako ekitaldietan bere.

Honeek dira erespide orokorrak (gidatik zuzenean hartuta dagoz):

  • Udal sail edota atalek programatutako kultur jarduerak, ekitaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, jardunaldi teknikoak, ikastaroak, erakusketak eta gainerakoak euskaraz izango dira, gutxienez proportzio honetan:
    • Euskalduntze indizea baino %10 gehiago (Euskalduntze indizea = Euskaldunak % [ia euskaldunak %/2] ).
  • Udal sail edota atalek haur eta gazteentzako programatutako kultur eskaintza osoa euskarazkoa izango da.
  • Udalak jarduera euskaraz programatzeko aukera duenean, ez du beste hizkuntza batean egingo.
  • Euskara ez den beste hizkuntza bat erabiltzea salbuespena izango da. Jarduera erdaraz izan arren, ekintzaren propaganda euskaraz egingo da, eta berariaz aipatuko da ekintza ez dela euskaraz izango. Herritarrei ez zaie inolako mugarik jarriko euskaraz jarduteko, eta hizkuntza eskubideak bermatzeko bitartekoak jarriko dira.

Erespideen gida Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren 120 udalei helarazo deutse UEMAk, bertako udal arduradunek eta teknikariek kontuan har daien. Erespide hauen aplikazioaren bitartez, udalerriak bere konpromisoa berretsi gura dau euskeraren sustapenean, kultur jardueren bidez hizkuntza komunidade euskaldunaren bizibarritzea bultzatzeko eta euskerazko eskaintza bermatzeko udalerri osorako estrategiaren baitan.

Informazino gehiago: UEMA – Udalerri euskaldunetan kultur ekitaldiak eta gainerakoak programatzeko hizkuntza irizpideak gida batean bildu ditu UEMAk

Blog Tags:UEMA

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme