Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Informazioa euskaraz adimen artifizialari esker

Posted on 2026-10-262026-10-26 By Batzordea

Teknologia berriek munduko bazter guztiak lotu ditu. Eta hain beste pertsona eta hizkuntzen artean, batzuk oso handiak, gure hizkuntza txiki-txikia gelditzen dela ematen du. Baina, aldiz, informatikak lehen genituenak baino baliabide gehiago eskaintzen dizkigu gure hizkuntza erabiltzeko. Internetek eta beste aurrerapen batzuk gaur egungo bizitzan duten garrantzia irizpide hartuta, “Euskera bizirik” blogean “Teknologia barriak” deritzon saila sortu dugu, euskara erabili daiteken aplizakioen, webguneen, zerbitzuen edo gailuen berri emateko.

Adibidez, adimen artifizialak (AA) milioika datu aztertzen ditu segundo gutxian eskatutako informazioa aurkitzeko, eta galdetzaileak erabilitako hizkuntzara itzultzen du. Hain zuzen, ehunka hizkuntzetara itzuli dezake erantzuna; beraien artean euskarara. Arakatzailean, galdera bat idatzi baino ez da egin behar.

AAk iturri desberdinak erabiltzen ditu informazioa biltzeko: dokumentuak, webguneak, artikuluak, liburuak, entziklopediak, datu-baseak, besteak beste, eta baita ikus-entzunezko baliabideak ere. Entziklopedien eduki formala ez ezik, AAk eguneroko galdera zehatzak edo zerbait egiteko gida ere eskaintzen du.

Tresna eta plataforma asko daude adimen artifiziala erabiliz informazioa bilatzeko eta lortzeko. Gehien erabiltzen direnak Microsoft Copilot, ChatGPT (OpenAI) eta Claude (Anthropic) dira. Baina Google bilatzaileak berak ere zerbitzu hori ematen du.

Era berean, Euskal Herrian Adimen Artifiziala lantzen duten zenbait erakunde sortu dira: Orai (Elhuyar), Vicomtech…

Blog Tags:Teknologia barriak

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Gatikako Berbalagunaren aurkezpen saioa
Next Post: Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren berridazketari ekin diote Bartzelonan, 30. urteurrena ospatzeko
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme