Eusko Jaurlaritzak euskeraren erabilera sozialean jauzi barri bat sustatzea helburu duen “Jauzia Gara” proiektua aurkeztu dau.
Estrategiaren ardatz eta ekimen nagusiak:
- Euskararen Ahotsak: herritarrek euskerarekiko daukiezan esperientziak, pertzepzioak eta itxaropenak jasotzeko entzute-prozesu zabala egingo dabe. Hain zuzen, ekimenak aurreikusten dau 600 alkarrizketa baino gehiago egitea, eta 12 talde fokal sortzea gizarteak hizkuntzagaz daukan harremana jakiko.
- Astialdiaren eta kirolaren esparruan, Euskarazko aisialdiaren mapa ipiniko dau abian, aukerak eta gabeziak identifikatzeko, eta ‘Plazara!’ programa ibiltaria sustatuko dau Euskadiko udalerrietan. Gainera, ekimen barriak garatuko dauz kirol-klubetan euskeraren presentzia indartzeko.
- Estrategiak 14 urtetik 16 urtera bitarteko gazteen artean euskera ikastea indartzeko programa bat bere jasotzen dau. Ekimena ikastetxeekaz eta HABErekin batera garatuko da.
- Beharraren esparruan, ‘LANera’ programa sustatuko dau. Programa horrek arlo eta enpresa bakotxaren beharretara egokitutako aholkularitza eta baliabideak eskainiko dauz.
- Era berean, “Ate Berriak” ekimenaren bidez, Jauzia Gara estrategiak arreta berezia eskainiko deutse beste leku batzuetatik Euskadira iristen diren pertsonei. Adibidez, euskera ikastea erraztuko da, eta udalekaz eta gizarte-taldeekaz lankidetza indartuko da.
Informazino gehiago: https://www.euskadi.eus
