Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Hilabetea: abendua 2024

Euskal dantzak

Euskal dantzak

Gatikan helduentzako euskal dantzak ikastaroa hasi da. Gaur egun dantza tradizionalak herrien antxineko ohiturak gogoratzeko egiten dira. Baina garai batean funtzino sozial garrantzitsua zeukaten. Dantzak herrien kulturaren osagai garrantzitsua dira; herri bakotxaren izaera, egutegia eta sinesmenei lotuta egoten dira eta. Ez dakigu noztik datozen euskal dantzak; izan bere, ez dakigu euren jatorria euskalduna bada. Baina…

Irakurri gehiago “Euskal dantzak” »

Blog
Batzordeak urte zoriontsua opa dotsue euskaldun guztioi!

Batzordeak urte zoriontsua opa dotsue euskaldun guztioi!

Antxineko herrientzat urtea borobila zan. Sasoi honetan, abenduak 21-22, bizitza hiltzera zihoala emoten zaun, honeek urteko egun laburrenak direzelako. Baina hemendik aurrera eguna luzatzen hasten da, eta horregatik ospakizun handiak egiten dira, bizitza barriz jaio dalako. ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!

Blog
Iñaki Iurrebasok liburua argitaratu dau

Iñaki Iurrebasok liburua argitaratu dau

Iñaki Iurrebaso Biterik “Gako berrien bila: Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen” liburua aurkeztu dau aurtengo Durangoko Azokan. Saiakera egileak 2023an argitara emondako tesian oinarrituta dago, non, tresna metodologiko eta ikuspegi barriak erabiliz, euskerak egun bizi dauen egoeraren erretratu zorrotza egin zaun. Iñaki Iurrebaso Biterik soziologia ikasi zaun, eta gaur…

Irakurri gehiago “Iñaki Iurrebasok liburua argitaratu dau” »

Blog
Euskararen Eguneko Adierazpena: 2025a larrialditik indarraldirako bideari ekiteko urtea izango da

Euskararen Eguneko Adierazpena: 2025a larrialditik indarraldirako bideari ekiteko urtea izango da

*Albiste hau Euskalgintzaren Kontseiluaren webgunetik hartu dogu: https://kontseilua.eus/euskara-eu/euskararen-eguna-2024/ Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten gizarte eragileen ordezkariak Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira «Larrialditik indarraldira» izeneko Adierazpena irakurtzeko. Azaroaren 9an, Kontseiluak, ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak babestuta, euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi zuen. Gaurko agerraldian, urrats bat aurrera egin eta…

Irakurri gehiago “Euskararen Eguneko Adierazpena: 2025a larrialditik indarraldirako bideari ekiteko urtea izango da” »

Blog
2024 Durangoko Azoka

2024 Durangoko Azoka

Beste urte batez, hemen daukagu DA! Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herria osoko argitaletxeak batzen dauzen azoka da. Liburuak eta diskoak saldu ez ezik, hainbat ekimen osagarri antolatzen dabez: berbaldiak, erakusketak, film emonaldiak, ikuskizunak, liburu aurkezpenak, tailerrak… Azoka urtero egiten da abenduko zubian. Aurten, Hemen egitaraua eta informazino guztia: https://durangokoazoka.eus/eu

Blog
Erakunde nagusien euskeraren aldeko manifestua

Erakunde nagusien euskeraren aldeko manifestua

UEMAk, EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek Euskararen Nazioarteko Egunerako (abenduak 3) euskeraren aldeko manifestua idatzi dabe. Agirian ehungintza eta euskera parekatzen dabez. Euskera milaka urteetan hariak gurutzatuz sortutako ehuna izango litzateke. Sareak euskaldunok lotzen gaitu. Baina sarean zulo batzuk agertu dira, eta euskaldunen arteko lotura apurtzen hasi da. Beraz, beharrezkoa da zuloak barriz jostea,…

Irakurri gehiago “Erakunde nagusien euskeraren aldeko manifestua” »

Blog
2024-2025 Euskarazko Produktuen Katalogoa

2024-2025 Euskarazko Produktuen Katalogoa

Beste urte batez garai honetan, Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dabe azken urteko, 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako, euskerazko material askogaz. Besteak beste, aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. Produktuak bi ataletan sailkatuta dauz: bat 0-12 urte bitarteko umeentzako produktuekaz, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekaz. Katalogoa 1998….

Irakurri gehiago “2024-2025 Euskarazko Produktuen Katalogoa” »

Blog
Batzordearen kartela

Batzordearen kartela

Euskeraren egunerako kartel bat egitea erabagi genduan. Kartelak Batzordearen logoaren osagarriak batzen dauz: “euskera bizirik” leloa, lurra (Gatika), eguzkia (euskera) eta zerua (denboraren igarotea). Beharra taldean egin genduan, eta Gatikako liburutegia erabili genduan lantegi modura.

Blog

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme