UEMAk “Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazo dau, aurreiritziak albo batean itxi, eta etorribarriei bere euskeraz egiteko. Gaur egun, beste herrialdeetatik etorritako herritar asko daukaguz Euskal Herrian, eta ohikoa izaten da honeek euskeraz ez dakitela pentsatzea. Baina asko bertoko izateko asmoagaz etorri dira, eta euskera ikasten egundoko ahalegina egiten dabe. Horregaitik, euskeradun barri honeek eureri bere euskeraz egitea gura dabe. Hain zuzen, Aimar Toma eta Andriy Tsera ibarrako ikasleek, argi esaten dabe: “euskara ukatzen digutenean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen digute, nahi gabe izan arren“.
Egitasmoa aurreiritziak gainditzeko asmatu eben, eta euskerak kolore asko daukazela eta herritar horreek guztiak euskeradunak direzela nabarmentzeko. Aurtengo kanpainako protagonistak ostalaritzan eta merkataritzan behar egiten daben herritarrak dira. Euskeradunak dira Amin, Ansou, Narcisa, Rizwan, Keyla, Marcos, Maurizio, Guina, Jennifer, Daniel, Michele eta Valeria. Aljerian, Senegalen, Errumanian, Pakistanen, Brasilen, Bolivian, Sardinian, Uruguain, Mexikon eta Nikaraguan jaio ziren. Arabiera, wolofera, errumaniera, urdua, portugesa, sardiniera edo gaztelera jaso dabe etxean. Euskera, beraz, ez da beraien lehen hizkuntza, baina euskera ikasi dabe, eta euskaraz aritzen dira bezeroekaz.
Informazino gehiago UEMAko webgunean: https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250217-nirekinEREbai-UEMA.aspx