Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

2025eko Euskaraldian izena emoteko epea

Posted on 2025-04-162025-05-01 By Batzordea Ez dago iruzkinik2025eko Euskaraldian izena emoteko epea sarreran

Gatikako Euskaraldiak abian ipini dau 2025eko Euskaraldian izena emoteko publizidade kanpaina. Euskaraldia Euskaltzaleen Topaguneak (gaur Taupa) asmau eban 2018an, euskeraren erabilera handitzeko helburuagaz. Ohikoa da euskaldunek ezezagunen aurrean erdera erabiltea. Adituen esanetan, hizkuntza gitxiagotuen hiztunei, besteak bere hizkuntza egiten dauen ala ez, ez jakiteak estres linguistikoa eragiten deutse, eta ondorioz, guztiok ulertzen daben hizkuntza nagusia erabilten dabe. Euskaraldia joera honi aurre egiteko pentsauta dago. Hain zuzen, euskaldunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Horretarako, Taupak Euskal Herria osoan egingo dan hamaka eguneko ariketa sozial masibo bateratua diseinau dau.

Tauparen kudeaketapean, Euskaraldiaren koordinazino mahaia osatzen dabe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak.​

» Zertan datza Euskaraldia?

Hamaka egunez parte-hartzaileek euskeraz biziko dira. Rol bi jokatu ahal izango dabez: AHOBIZI edo BELARRIPREST. AHOBIZI rola hartzen dabenek euskeraz egingo dabe uneoro euskeraz ulertzen dabenekaz. Eta ezezagunekaz lehenengo berba euskeraz izango da. Bestalde, BELARRIPREST rola haututzen dabenek, euskera entzuteko prest egongo dira Euskaraldiak irauten dauen egunetan. Bai batzuk bai besteek euren rola adierazten dauen txapa bat eroango dabe.

Ganera, ariketan, norbanakoak ez ezik, entidadeek bere parte hartu daikie (alkarteak, erakundeak, lantokiak, lagun taldeak…), ariketa taldean egiteko.​

» Txapen ezinbesteko zeregina

Ariketa ondo egiteko, sano garrantzitsua da egunero txapa eroatea, holan, jakingo dogulako aurrean daukagunak euskeraz ulertzen dauela, eta aitatutako estres linguistikoa murriztu egingo dalako​.

» Izen-emotea

Euskaraldian parte hartzeko izena emon behar da (epea maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik). Honetarako, Taupak esteka bat abiarazi dau euren webgunean izena emoteko:.

  • Online: https://izenematea.euskaraldia.eus
  • Eskuz bere emon daiteke izena Kultur Etxean (San Marko jaietan bere, txoznan egongo dira izen-emote orriak).

*Txapak Kultur Etxean batu behar dira.​​

Informazino guztia Euskaraldiaren webgunean: https://euskaraldia.eus/

Blog Tags:Euskaraldia

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Gorenak baliogabetu egin ditu udalek euskaraz jardun ahal izateko artikulu batzuk
Next Post: Pantaialdia egitasmoren bigarren edizinoa

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme