Uda honetan bere, UEMAk “Bertatik bertara” kanpaina ipini dau abian, bisitariei eta zerbitzu sektoreko eragileei ikusarozteko, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala. Horretarako, hainbat mahai-gaineko eta diptiko banandu dabez ostalarien artean. Aurten, ganera, ohiko hiztegi txikiez ganera, euskerazko musika zerrendak bere egin dauz UEMAk: bidaiaren soinu banda bisitarientzat, eta euskerazko musikagaz osatutako zerrendak denda, taberna zein jatetxeetarako.
Amaitzeko, UEMAk laguntza eskaintze deutse merkatari, ostalari eta zerbitzu sektoreei zerbitzua euskeraz emoteko: kartelak, menuak eta ganerakoak euskeraz jartzeko itzulpen eta diseinu zerbitzua, euskerazko musika zerrendak, online hiztegiak eta abar: bio.link/uemamerkataraitza
Kanpainaren euskarriak
“Bertatik Bertara” kanpainaren materiala eta informazino guztia UEMAren webgunea dago: www.uema.eus.