Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

“Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldi erraldoia

Posted on 2025-12-052025-12-05 By Batzordea Ez dago iruzkinik“Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldi erraldoia sarreran

Euskalgintzaren Kontseiluak euskeraren aldeko ekitaldi erraldoia antolatu dau abenduaren 27an. “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” lelopean, Kontseiluak milaka euskaltzale batu gura dauz Bilbon gure hizkuntzari arnas barria emoteko. Era berean, saioan euskeragaz lotura daukien makina bat pertsonalidade egongo dira: kulturgileak, antzezleak, bertsolariak… Ekitaldia kultur kutsukoa izango da, hitzartzeak eta musika uztartuz. Izan bere, hamarkadatan euskeraren taupadaren parte izan diren abeslari ekarriko dabez “Euskararen soinu-banda” eratuz: Amets Aranguren (Iruñea, 1998), Anari (Azkoitia, 1970), Beñat Goitia “Benizze” (Gasteiz, 1991), Gontzal Mendibil (Zeanuri, 1956), Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977), Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964), Julen Goldarazena “Flako Fonki” (Iruñea, 1999), Maia Iribarne (Lasa, 1995), eta Miren Narbaiza (Eibar, 1986).

  • Eguna: abenduak 27 (zapatua)
  • Ordua: 17:00
  • Lekua: Bilbao Arena kirol jauregia
  • Sarrera: 10,00€

Ekimen honen arrazoia euskeraren larrialdi linguistikoa da. Asko eta agerikoak dira azken hamarkadetako susperraldi aroa eten danaren zantzuak. 2023an argitaratutako VII. Inkesta Soziolinguistikoak, esaterako, erakusten dau gune euskaldunenetan atzera egiten ari dala euskeraren erabilera, eta gero eta gitxiago direla euskeraz erderetan baino errazago egiten daben hiztunak. Errealidade honen aurrean, Kontseiluak barriro euskaltzaletasuna lehen lerrora ekarri gura dau eta “pizkunde” barria emon.

Ekitaldirako sarrerek 10,00€ balio dabe, eta online erosi daitekez: https://pizkundea.eus/

Ekitaldia · Abenduak 27 · Bilbao Arena
Blog

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika!

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme