Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk

Posted on 2025-02-182025-05-01 By Batzordea Ez dago iruzkinik“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk sarreran

UEMAk “Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazo dau, aurreiritziak albo batean itxi, eta etorribarriei bere euskeraz egiteko. Gaur egun, beste herrialdeetatik etorritako herritar asko daukaguz Euskal Herrian, eta ohikoa izaten da honeek euskeraz ez dakitela pentsatzea. Baina asko bertoko izateko asmoagaz etorri dira, eta euskera ikasten egundoko ahalegina egiten dabe. Horregaitik, euskeradun barri honeek eureri bere euskeraz egitea gura dabe. Hain zuzen, Aimar Toma eta Andriy Tsera ibarrako ikasleek, argi esaten dabe: “euskara ukatzen digutenean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen digute, nahi gabe izan arren“.

Egitasmoa aurreiritziak gainditzeko asmatu eben, eta euskerak kolore asko daukazela eta herritar horreek guztiak euskeradunak direzela nabarmentzeko. Aurtengo kanpainako protagonistak ostalaritzan eta merkataritzan behar egiten daben herritarrak dira. Euskeradunak dira Amin, Ansou, Narcisa, Rizwan, Keyla, Marcos, Maurizio, Guina, Jennifer, Daniel, Michele eta Valeria. Aljerian, Senegalen, Errumanian, Pakistanen, Brasilen, Bolivian, Sardinian, Uruguain, Mexikon eta Nikaraguan jaio ziren. Arabiera, wolofera, errumaniera, urdua, portugesa, sardiniera edo gaztelera jaso dabe etxean. Euskera, beraz, ez da beraien lehen hizkuntza, baina euskera ikasi dabe, eta euskaraz aritzen dira bezeroekaz.

Informazino gehiago UEMAko webgunean: https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250217-nirekinEREbai-UEMA.aspx

Blog Tags:UEMA

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: D ereduan matrikulatzeko kanpaina
Next Post: Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme