Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak
  • “Euskararen auzia despolitizatzearen ondorioak orain ari gara ikusten” Albisteak

Euskaltzaleon gida: euskeraren aldeko jarrerak

Posted on 2026-01-052026-01-05 By Batzordea Ez dago iruzkinikEuskaltzaleon gida: euskeraren aldeko jarrerak sarreran

Abenduaren 27ko ekitaldiaren ostean, Euskalgintzaren Kontseiluak “Euskaltzaleon gida” izeneko idatzia aurkeztu dau, non euskaldunok hartu beharreko euskeraren aldeko jarrera batzuk proposatzen dauz:

  • Euskalduna bazara euskaraz bizitzeko hautua egin: erabili bizimoduko eremu guztietan, lehenetsi euskarazko kultur eskaintza, euskarazko hedabideak, euskarazko edukiak… Erraztu zure jarrerarekin euskaraz zailtasun gehiagorekin ari direnak eroso sentitzea. Hurbildu euskara ez dakitenei. Ohartu euskara minorizatutako hizkuntza dela eta zu zeu minorizatutako hiztuna. Euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
  • Euskararen jabe ez bazara, eman ezazu ikasteko urratsa. Edo, behintzat, euskarara hurbiltzeko pausoa. Erraztu zure jarrerarekin euskara normal erabiltzeko aukera. Eman euskara zure ondorengoei. Ohartu minorizatutako hizkuntza bat dela euskara eta minorizatutako hiztun komunitatea euskaldunena, eta ondorioz babestu haien aldeko berdintasun eta berme politikak. Euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
  • Ez normalizatu eta isildu hizkuntza-eskubideen urraketarik. Eman horren berri Hizkuntz Eskubideen Behatokiari Euskararen Telefonoaren bidez. Gauzak aldatzeko garrantzitsua da gertatzen zaigunaren berri elkarri ematea eta plazara ekartzea. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
  • Zure ingurukoekin partekatu euskararen etorkizunak sortzen dizun kezka. Hitz egin hizkuntzen auziaz, zure bizipenez. Entzun besteenak. Izendatzen ez dena ez da existitzen. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
  • Zure lehentasun sozial eta politikoetara ekarri euskararen auzia. Beste hainbat gairekin egiten duzun bezala, zure botoa erabaki aurretik ezagutu aukeran dauden indar politikoek nolako hizkuntza-politika proposatzen duten. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
  • Antolatu euskaltzale gisa. Egungo munduan euskaraz bizitzeko –eta euskara bizi dadin– ezinbestekoa da beste Pizkunde bat eragitea. Eta hori gertatzeko euskaltzaleen mugimendu indartsua behar da. Beraz, antolatu. Antolatu euskalgintzak horretarako eskaintzen dituen erakundeetan: hala nola, herrietako euskara elkarteetan, Taupa mugimenduan edota Euskal Herrian Euskarazen. Halaber, antolatu euskaltzaleak kuadrilletan, ikastetxeetan, lantokietan, kirol eta kultur elkarteetan, mugimendu sozial, sindikatu eta alderdien baitan. Gure bizimoduko gune horietako bakoitzean bultza ditzagun euskararen aldeko erabaki, jokabide eta jarrerak. Euskararen alde hartzen ez diren erabakiek minorizazioa indartzen dute. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.

Euskaltzaleon gida · Euskalgintzaren Kontseilua

Blog Tags:Kontseilua

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Abenduaren 27ko Pizkundea ekitaldiaren bideoa
Next Post: “Euskararen auzia despolitizatzearen ondorioak orain ari gara ikusten”

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme