Edizino honetan, lasterketa Atharratzetik aterako da 2026ko martiaren 19an, eta, hamaka egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an; gitxi gorabehera 2175 kilometro izango dira eta 460 herri igaroko dauz.
Korrika euskeraren aldeko lasterketa erraldoia da. Hamaka egunez, lotu barik, Korrikak Euskal Herria zeharkatzen dau. Ekimena AEK-k ipini eban abian 1980an euskaltegientzako dirua biltzeko.
Informazino dana Korrikaren webgunean dago: www.korrika.eus
