Zenbat aldiz ezin izan duzu euskara erabili administrazioetan? Edo ez dabez zerbitzuak euskeraz eskaintzen?
Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutuaren arabera (6. art.) bai euskara bai gaztelania hizkuntza ofizialak dira autonomia-erkidegoan, eta “bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea”. Ganera, hirugarren esaldian inor ezin izango dala “hizkuntza dela-eta diskriminatu” azpimarratzen dau. Beraz, euskaldunok euskera erakunde publiko guztietan erabiltzeko eskubidea daukagu!
Abenduaren 18ko 3/1979 LEGE ORGANIKOA, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena (6. arkikulua)
1.-Euskara, Euskal herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.
2.-Autonomia Erkidego osorako erakundeek, Euskal Herriaren aniztasun sozio-linguisikoa kontutan hartuz, hizkuntza bion erabilera bermatuko dute eta bion ofizialtasuna arautuko, eta beren ezagutza ziurtatzeko behar diren neurri eta baliabideak bideratu eta arautuko dituzte.
3.-Inor ezin izango da hizkuntza dela-eta diskriminatu.
Baina 45 urte beluago administrazinoko behargin ez gitxik ez dabe euskeraz egiten, eta beste askoren euskera maila urria da. Adibidez, Osakidetzako beharginen % 39k baino ez dauka euskera hizkuntza-eskakizuna; honeen artean, erizainak % 44 dira eta medikuak % 30,4 (Eusko Jaurlaritza, 2018).
Heldu da unea gure eskubideak eskatzeko! Batzordeak KEXEN POSTONTZIA sortu dau euskera erabiltzeko eskubidea ukatzen danean herritarrei erraztasunak emoteko gertaera zalatzeko. Horretarako, gure posta elektronikoa eta telefonoa jartzen doguz herritarren esku (aurrez aurre bere egin ahal izango da, Kultur Etxean). Bialdu zure kexak gure postontzira: batzordea@euskerabizirik.eus edo kulturetxea@gatika.eus edo whatsapp bidez: 688 692 560. Batzordeak behar dan lekura bideratuko dauz zalaketak edo nora jo azaldu.

Bestalde, gogoratu ezazu, dagoeneko badaudela honelako kexak zalatzeko guneak:
- Behatokia: Hizkuntz Eskubideen Behatokia euskaldunen hizkuntz eskubideen alde egiteko Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako fundazioa: https://behatokia.eus/eu/
- Elebide: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua: https://www.euskadi.eus/elebide-hizkuntza-eskubideak-bermatzeko-zerbitzua/web01-a3elebze/eu/