Zergatik hiltzen dira hizkuntzak?
Claude Hagège hizkuntzalariak “Halte à la mort des langues” (2001) liburuan hizkuntza bat desagertzeko hiru prozesu nagusi daudela dio: hiztunen desagerpena, bilakaera eta ordezkapena. Euskararen atzerakadaren arrazoia ordezkapena da; hain zuzen, euskara gaztelania eta frantsesarekin lehian dago.
Zer da hizkuntza-ordezkapena?
Hizkuntza-ordezkapenean bigarren hizkuntza batek jatorrizkoaren lekua hartzen du. Gehienetan, inbasioa edo beste menderatze motaren bati lotuta egoten da. Bigarren herria boteretsuagoa da, eta lurraldearen agintaritza hartzen du. Horrela, beraien kultura eta hizkuntza ezartzeko neurriak abiarazten dituzte.
Zergatik ordezkapenak hizkuntzak hiltzen ditu?
Gizakia praktikoa da, eta hizkuntza bi erabilera berdinerako, ez da erosoa. Errazagoa eta arinagoa da hizkuntza bakarra erabiltzea. Hala ere, eztabaidagarria da hizkuntza bi egotea nahikoa ote den hizkuntza horietako bat galtzeko, ala bideragarria den biak elkarrekin bizitzea. Baina argi dagoena da “parekidetasun gabeko elebitasunak” (Hagège, 1996, XIII. kap.) kalte izugarria egiten diela hizkuntza txikiei. Hain zuzen ere, hizkuntza bietako batek bestea baino erabilgarritasun handiagoa badu, herritarrek hizkuntza hori erabiliko dute, eta bestea albo batean utzi.
Zeintzuk neurriak erabiltzen ditu ordezkapenak?