
Gatika Bizkaiko ipar-erdi aldean kokatuta dagoen udalerria da. Uribe-Butroe eskualdearen barruan dago, eta Mungitik 2,6 kilometrotara (eskualdearen uriburua).
Historikoki herri euskalduna izan da. Añibarrok, XIX. mendearen lehen herenean, Gatika euskal hiztun itxien zerrenda batean sartu zauen (“Una lista de pueblos vascongados de principios del siglo XIX“). Eta 1970. urtean oraindik, 20 pertsona izan ezik, biztanle guztiak (1049) euskaldunak ziren. Izan bere, 70eko hamarkadara arte edo, herritarren arteko hartu-emona euskera hutsean zan, nahiz eta eskolan edo administrazinoetan erdera erabili behar.
Baina azkenengo mendeetan erdera indartsu sartu da administrazioen eskutik, eta batez ere azken 50 urteko bilakaera oso larria zian da. Gaztelaniaren aurrera egitea hain izan da handia, ezen gaur kalean ia ez baita euskararik entzuten. Izan ere, 2021. urteko UEMAren neurketaren arabera, bakarrik % 39,7 elkarrizketa izan ziren gure hizkuntzan, eta hauek gehien batean ume txiki eta gurasoen artekoak izan ziren.
EUSTATen datuek ere bilakaera berdina adierazten du; euskararen erabilera etxean %82tik %44ra jaitsi da azken 30 urteetan.
2021eko EUSTATen datuen arabera, Gatikako % 73,36 herritarrak euskaldunak dira. Gainerako % 26,64 talde bitan banatzen da: ia euskalduna dan % 10,98 eta % 15,66 erdeldunak. Holan bere, erabileraren datuak askoz txikiagoak dira. UEMAk 2021ean, aste bitan zehar, egindako neurketaren arabera, alkarrizketen % 39,7 baino ez ziren izan euskeraz.
Gatikako euskera
Gatikako euskera bizkaiera edo mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da. Honen barruan, Uribe-Kosta eskualdeko berbetearen ezaugarriak daukaz. Begiratu jagokon atala Gatikako euskeraren ganean gehiago jakiteko: www.gatika.eus