Eukaldunok gehienetak bakarrik eta gauza ez sentitzen gara erderaren indarraren aurrean. Ganera, ez daukagu ordezkatzen gaituen alderdirik edo erakunderik. Gauzak holan, Gatikako Euskera Batzordeak lehentasuna emoten deutso euskaltzaleak alkartzeari, taldearen berotasuna sentidu ezezik, ekimenak alkarbanatzeko eta informazinoa hedatzeko. Horretarako, eskaldunen sarea sortu gura dogu.
Nortzuk egongo gara sarean?
Euskaldun zaleak + erakundeak + euskara batzordeak + euskara teknikariak…
Helburuak
- Indarrak batu.
- Informazinoa zabaldu.
- Ideiak eta hausnarketak alkarbanatu.
Ekintzak
- Euskaldunen zerrenda egin.
- Informazinoa posta elektronikoz elkarbanatu.
- Whatsapp hedapen taldea egin.
- Sare sozialak sortu: Facebook, Instagram, X (Twitter), bloga…
Zer egin behar dozu euskaldunen sarean egoteko?

- Eskaera-orria bete eta sinatu (posta elektronikoz eta whatsapp bidez informazinoa bidalduteko)
- Gorde 688 692 560 zenbakia zure harremanetan.