Beste urte batez garai honetan, Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dabe azken urteko, 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako, euskerazko material askogaz. Besteak beste, aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. Produktuak bi ataletan sailkatuta dauz: bat 0-12 urte bitarteko umeentzako produktuekaz, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekaz.
Katalogoa 1998. urtean argitaratu zan lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gitxi batzuek abiatu eben ekimena orduan, eta 115 udalerri eta erakunde dira gaur egun parte hartzen dabenak; euren artean, Gatikako Udala. Aleak udaletxean, liburutegian eta ludotekan dauz eskuragarri.
Ganera, katalogoa interneten bere badago. Webguneak milaka produktu daukaz, eta maiztasunez eguneratzen da, argitaratzen diren produktu barriak sartuz eta deskatalogatu direzenak kenduz: www.katalogoa.eus