UEMAk, EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek Euskararen Nazioarteko Egunerako (abenduak 3) euskeraren aldeko manifestua idatzi dabe. Agirian ehungintza eta euskera parekatzen dabez. Euskera milaka urteetan hariak gurutzatuz sortutako ehuna izango litzateke. Sareak euskaldunok lotzen gaitu. Baina sarean zulo batzuk agertu dira, eta euskaldunen arteko lotura apurtzen hasi da. Beraz, beharrezkoa da zuloak barriz jostea, eta hori euskaldun guztion ardura da.
