Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

Sua euskal kulturan

Posted on 2025-01-272025-02-09 By Batzordea Ez dago iruzkinikSua euskal kulturan sarreran

Idatzi hau Labayrutik hartuta dago: www.labayru.eus

Sua izan da, denboraren hasieratik, giza espeziearen kultura-bereizgarri nagusia, gizabanakoak elkartzea eragiten zuen elementua, familiak eta gizarteak bateratzen zituena. Hori dela eta, suaren eta pertsonen arteko bizikidetzak iraun duen milaka urteetan, konnotazio sinbolikoez bete izan dugu sua. Azal ditzagun, gainetik bada ere:

Sua eta teila. Euskal kulturan, su iraunkor bat izateak edozein eraikin “etxe” bihurtzen zuen, txaboletatik edo aldi baterako bestelako babeslekuetatik bereizten zuen elementua… Gaztelaniaz, esate baterako, ederto islatzen da: hogar, ‘lugar de fuego (‘su-lekua’)’ delako.

Teila azpian bizi eta sua zuen orok ere hartzen zuen herri bateko auzotasuna. Horregatik, estrapolazio sinbolikoan, teila zati bat eta ikatzezko beste bat (teilatua eta sua) jarri ohi dira mugarri guztien azpian, euren legitimitatearen erakusgarri ukaezin gisa.

Fogerazioak. Gauzak horrela, ez da harritzekoa lehenengo populazio-erroldak antolatzean, etxeko suteen arabera egitea. Hortik datozkio «sutegi» edo “fogerazio” izenak.

Elkartasuneko sua. Su iraunkorraren garrantzia ikusita, ez da harritzekoa Nafarroako foruak berak xehetasunez jasotzea auzo-harremanetan ohikoa zen betekizun bat: sua uzteko betebeharra. Honela jaso zuen Jose Yanguasek (Diccionario de los Fueros del Reino de Navarra, 1828):

«[Jatorrizkoa, gaztelaniaz] SUA: Nafarroako herrietan, egur urrikoak izanik, auzokoek elkarri eman behar diote, eta horretarako, janaria gisatu ondoren, gutxienez hiru ilinti utzi behar dira etxean. Sua behar duena, eltze-ontzi batekin joango da auzokidearen etxera, eta barruan lasto txikitu apur bat duela, ontzia utziko du etxeko atearen kanpoaldean; sutondora igoko da, sua bizituko du, errautsa hartuko du esku-ahurrean, eta errauts horren gainean ontzira eraman nahi dituen txingarrak jarriko ditu, eta etxe hartako ilintiak ez itzaltzeko moduan utziko ditu. Era horretan sua emateri uko egingo lioken auzokoak 60 sueldoko isuna ordainduko du».

Badakigu, beste hainbatetan, sua beste leku batzuetara eramaten zela, soka bati lotutako ardagai baten gainean, airearekin bizitu zedin, birarazten zen bitartean. Horrela pizten ziren karobi asko, teileriak eta abar.

Sua berritzea. Urte osoan piztuta mantentzen zen sua nahita itzaltzen zen urteko egun zehatz batzuetan, berritzeko. Horietako bat Gabon gaua zen, eguzkiaren gainbehera solstiziala imitatuz, bere birjaiotzaren aurrekaria.

Su berria herriko plazan egiten ziren sute batzuetatik hartzen zen edo zuzenean etxean egiten zen, askotan basotik ekarritako enbor handi batzuk errez.

Euskal Herriko leku batzuetan ere “su berriak” egin izan dira Aste Santuan, elizako atarira ateratzen zuten su batetik hartuta, edo pizte-erritual neketsuekin lortua, egurrak elkarren artean igurtziz. Horrela Kristoren berpizkundea ekartzen zen gogora.

Gaur egun dena ahaztuta dagoela dirudi, eta suak ez du ia protagonismorik gure bizitzetan. Hori bai, haren ordezkoa aztertzen hasi beharko dugu: hainbeste hipnotizatzen gaituzten argi-pantaila sakro-santuen erabilera.

Felix Mugurutza – Ikertzailea

Blog Tags:Etnografia, Labayru

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan
Next Post: Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme