Aurten bere, UEMAk Salto! gazteentzako udalekuak antolatu dauz. Ekimen honen helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da.
Aurten bi txanda izango dira: bata bagilaren 24tik garagarrilaren 2ra, eta bestea garagarrilaren 4tik 12ra. Ekimena ibiltaria izango da; hain zuzen, Arantzatik Elizondorako bidea egingo dabe.
Izena emoteko epea zabalik egongo da martiaren 31ra arte. Ekimena 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago. Izena emoteko hainbat era dagoz:
- Online: Izena emoteko galdetegia
- UEMAren sare sozialetan: @uema_eus
- Telefonoz edo posta elektronikoz: 94 381 6699 / administrazia@uema.eus
- Postaz: UEMA · Enparan kalea 1, 2a – 20730 Azpeitia, Gipuzkoa
Informazino dana UEMAren webgunean: www.uema.eus