Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Hilabetea: maiatza 2024

Orientazinoa familian Butroin

Orientazinoa familian Butroin

Uribe Butroeko Berbalagunak orientazino proba familian antolatu dau Butroin. Saioa 2,5 ordu ingurukoa izango da izango, eta zailtasun maila desbardinak egongo dira umeek parte ahal izateko. Ura, hamaiketakoa eta Smartphonea (ezinbestekoa) eroan behar dira, Parte harteko izena emon behar da maiatzaren 22ra arte (688 875 481). Berbalaguna AEKren egitasmoa da, euskera praktikatzeko guneak sortzeko.

Agenda
Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Gatikako Udalak eta UEMAk herriko alkarteekaz lanketa bat ipini dabe abian euskararen erabilera indartzeko. Alkarteek eragiteko ahalmen handia daukie herrian, hainbat pertsona batu eta ekimen antolatzen dabez eta. Horregaitik, saio batzuk egingo dira eurekaz, kontzientziazinoa pizteko eta baita hizkuntza-irizpide batzuk adosteko bere. Hasteko, galdetegi bi betetzea eskatzen jake euskararen erabilera alkarteetan neurtzeko:  • Elkartearen galdetegia: https://forms.gle/V5tyBWEgzvbk3QFa7• Hezitzaileen/entrenatzaileen galdetegia: https://forms.gle/VZt53vrCKCR2pxif8​

Blog
Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan

Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan

Aurten UEMAren Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan izango da. Ekitaldia urte biro egiten da mankomunidadeko herriak batu, eta egoera aztertzeko. Oraingoan, UEEren egitarauaren barruan, Euskararen aldeko olatu berriak sortzeko gakoak izenburupean, euskara taldeen topaketa antolatu dabe, egungo egoera aztertu, alkar ezagutu eta egiten dabenaren barri emon, eta erronka barriei heltzeko gakoak asmatzeko. UEMAk eta Lesakako Udalak…

Irakurri gehiago “Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan” »

Agenda

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme