Bilboko Udalak, Labayru fundazioak eta Euskaltzaindiak “Bilbo euskararen hiriburua” erakusketa ondu dabe euskerak Bilbon euki dauen lekua eta garrantzia erakusteko.
Erakusketa 14 panelek osatzen dabe, eta XIX. mendearen amaieratik orain arte euskerak urian euki dauen bilakaera aurkezten eta irudikatzen da, eta bereziki azpimarratzen dira bilakaera horretan eragina euki daben pertsonak eta erakundeak. Besteak beste, Resurreccion Maria Azkue, Sorne Unzueta, Gabriel Aresti, Bilboko euskaltegiak, ikastolak, dantza zein antzerki taldeak, jai batzordeak eta Bilboko Kafe Antzokia.
Erakusketa zenbait udaltegietan egongo da urritik zezeilera arte:
- Begoñako Udaltegian, urriaren 15etik 30era
- San Ignazioko Udaltegian, zemendiaren 4tik 14ra
- Errekaldeko Udaltegian, zemendiaren 18tik 22ra
- La Bolsa Udaltegian, zemendiaren 26tik abenduaren 5era
- Castañoseko Udaltegian, abenduaren 15etik 30era
- Abandoko Udaltegian, urtarrilaren 3tik 16ra
- Otxarkoagako Udaltegian, urtarrilaren 20tik 30era
- Basurtuko Udaltegian, urtarrilaren 30etik otsailaren 14ra
Informazino gehiago: