Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Hilabetea: maiatza 2025

“Gakoak ALETUZ” bideo-bilduma

“Gakoak ALETUZ” bideo-bilduma

“Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK” bideo-bildumaren osagarri moduan, UEMAk eta Hamaika Telebistak “Gakoak ALETUZ” izenburuko beste hamaika bideo egin dabez. Bideo honeek, , Iñaki Iurrebaso beraren ahotan, GAKOAK bildumako bideo bakotxaren edukia askoz sakonago lantzen dabez. UEMAren albistea: https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250505-gakoak-aletuz.aspx

Blog
Euskaraldiaren hasierarako testu bateratua

Euskaraldiaren hasierarako testu bateratua

Euskaraldiari hasiera emoteko, Taupak mezu bateratua idatzi dau .

Blog
Euskeraren egoera ulertzeko bideoa

Euskeraren egoera ulertzeko bideoa

Euskaraldiari hasiera emoteko, Berbalagunak “Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK​” bideo-bilduma botako dau.​​ UEMAk, Hamaika Telebistaren laguntzagaz, Iñaki Iurrebaso soziologoaren tesian oinarritutako bideo-bilduma egin dau. Bideoek Iurrebasoren beharreko emaitza nagusiak laburtzen dabez modu dibulgatiboan. Besteak beste, euskeraren gaur egungo egoerararen arrazoiak, azken mendeko historia, hizkuntza-gaitasuna Euskal Herrian, erabilera, atxikimendua, hizkuntza bilakaera, galeraren arrazoiak eta etorkizuna. Informazino guztia…

Irakurri gehiago “Euskeraren egoera ulertzeko bideoa” »

Agenda
Euskaraldirako gida hamar argibidetan

Euskaraldirako gida hamar argibidetan

Iturria: https://www.berria.eus/euskal-herria/euskaraldirako-gida-hamar-argibidetan_2141526_102.html Euskaraldirako gida hamar argibidetan Hilaren 15ean hasiko da Euskaraldia, hizkuntza ohiturak euskarara lerratze aldera egiten den ariketa sozialik masiboena; aldi honetarako badira aldaketa batzuk, baina sortzetikoa bera du espiritua. Arantxa Iraola2025eko maiatzaren 10a – 05:00 Hilaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia. Milaka hiztunek hizkuntza ohiturei erreparatzeko ahalegina egingo dute, batera, elkarren konplize izateko…

Irakurri gehiago “Euskaraldirako gida hamar argibidetan” »

Blog
Hizkuntzen desagerpena planifikazino politiko eta sozialak eragiten dau

Hizkuntzen desagerpena planifikazino politiko eta sozialak eragiten dau

Albiste hau Berria egunkariatik hartu dogu (baltzez markatutako esaldiak geureak dira): Euskararen zapalkuntza sistematikoa Euskararen zapalkuntza sistematikoa Harri Bueno2025eko maiatzaren 1a – 05:00 Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean….

Irakurri gehiago “Hizkuntzen desagerpena planifikazino politiko eta sozialak eragiten dau” »

Blog
San Marko jaietako bertso-poteoa

San Marko jaietako bertso-poteoa

Urtero San Marko jaietan, Euskera Batzordeak bertso-poteoa antolatzen dau euskal kulturari lekua emoteko jaietan. Aurten, bertsolariak Mungiako Taket Bertso eskolako Asier Legarreta, Ibon Larrazabal eta Aitor Esteban izango dira. Ganera, Roberto Etxebarriak eta musika taldeak trikitixa joko dabe giroa animetako. Erduze gugaz, ederto paseko dogu eta!​

Agenda
Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK

Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK

UEMAk, Hamaika Telebistaren laguntzagaz, “Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK” bideo-bilduma egin dau Iñaki Iurrebasoren tesian oinarrituta. Bideoek tesiaren emaitza nagusiak laburtzen dabez modu dibulgatiboan. Besteak beste, euskeraren gaur egungo egoerararen arrazoiak, azken mendeko historia, hizkuntza-gaitasuna Euskal Herrian, erabilera, atxikimendua, hizkuntza bilakaera, galeraren arrazoiak eta etorkizuna. Iturria: UEMA – Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK

Blog

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme