
Iñaki Iurrebaso (Legazpi, 1967) UEMAko ikerketa arduradunak eta Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989) Tolosako Euskara zerbitzuburuak “Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan” izeneko liburua idatzi dabe.
Beharra Iñaki Iurrebasoren doktore-tesian oinarrituta dago, baina edukiak egokituta dagoz edozein euskaltzalek eta irakurlek erraz ulertzeko. Tesian, Iurrebasok euskeraren osasuna aztertu eban, datu demolinguistikoan erabilita. Eta emaitzak kezkagarriak izan ziren. Baina, datuak aintzat hartuta, gure hizkuntza salbetako beharrezko pausuak bere asmatu ebazan.
Liburua ezinbestekoa da edozein ikasle, irakasle, euskera teknikari eta euskaltzalerentzat, eta derrigorrezko irakurgaia bateko eta besteko hautetsientzat eta herritarren ordezkarientzat. Izan bere, egileek argi daukate: “Azken hamarkadetan egin da bidea, ahalegina aitortu behar da, baina euskara ez dago indartsu, eta testuingurua ez du aldekoa”. Horregatik, atzerantz hasteko arriskua saihesteko modu bakarra jauzi bat aurrera egitea dalakoan dauz, euskera lehentasunetara ekarriz eta esnarazteko olatu barria sortuz.
Liburua Elkar argitaletxeak argitarau dau: www.elkar.eus
UEMAko artikulu honetan liburuari buruzko informazino gehiago ikusi geinke: UEMA – “Gordina da errealitatea: edo jauzi bat aurrera, edo atzerantz hasteko arriskua”