Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

UEMAk “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dau

Posted on 2025-10-262025-10-26 By Batzordea Ez dago iruzkinikUEMAk “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dau sarreran

UEMAk, Soziolinguistika Klusterrak, Udako Euskal Unibertsitateak eta Coppieters Fundazioak, Azpeitiko Udalagaz batera, “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dabe urriaren 16an eta 17an, Azpeitian. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza bere euki dau ekimenak.

Izenburuak dinoen moduan, konferentzian arnasguneek hizkuntza gitxituen bizibarritzean daukien garrantzia aztertu da. Ekitaldian Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak bere etorri dira euren herrialdeetako egoera ezagutzera emoteko.

Ekitaldiak makina bat datu, esaldi eta izenburu mamitsu itxi dauz, baina guretzat nabarmentzekoak izan dira Miren Segurola UEMAren koordinatzailearen berbak:

“Arnasguneak desagertuz gero, biziberritze prozesuan asko egingo dugu atzera, eta asko gerturatuko gara desagertzetik gu baino askoz gertuago dauden hizkuntzetara. Ezin dugu hori gerta dadin utzi. Arnasguneak eta udalerri euskaldunak hizkuntza politikaren lehen lerroan jarri behar ditugu. Lurralde estrategian oinarrituko den hizkuntza politika berria adostu eta abiarazi beharra dugu”.

“Hizkuntza politika aurrerakoiak egitea ahalbideratuko duen lege babesa behar dute arnasguneek. Erdarek bereganatu dituzten funtzioak berreskuratzeko, hiztun komunitatea ahalduntzeko, erdaldunak erakartzeko eta eremu horien garapen jasangarria sustatzeko politikak eta egitasmoak behar ditugu. Euskara erdigunean jarriz egingo diren politika transbertsalak: demografiari, harrerari, ekonomiari, lurralde antolaketari, kulturari, hirigintzari eta bestelako esparru guztiei euskaratik begiratzeko jauzia egin behar dugu”.

Arnasguneak zer diren azaltzen dauen Mikel Zalbideren bideoa:

Informazino gehiago UEMAren webgunean ikusi daiteke: UEMA – Arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzian parte hartzeko deia egiten die UEMAk udalerri euskaldunetako alkate, udal ordezkari, teknikari eta euskaltzaleei

Blog Tags:UEMA

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa
Next Post: Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme