Urdulizeko Orbizta Euskera Elkarteak “Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia antolatu dau. Saioak Iñaki Gamindek eta Iñaki Gilisastik emongo dabez. Lehenegoak, bertoko euskal prosodia eta morfologia landuko dauz, eta bigarrenak, etxeko euskera zaharra. Ikastaroa 12 egunekoa da; eguaztenero emongo dira, urtarriletik apirilera. Saio bakotxa Uribe Kosta eta Uribe Butroe eskualdeetako zenbait udalerrietan emongo da.
Horietako saio bat Gatikan egingo da:
• Eguna: urtarrilak 21 (eguaztena)
• Ordua: 19:00-20:30
• Lekua: plazako aretoa
*Etortzeko beharrezkoa da izena aldez aurretik emotea (lekuak mugatuta dauz eta): 652 737 306 edo non@ni.eus.
Ikastaroari buruzko informazino gehiago alkartearen webgunean aurkitu daiteke: www.non.eus
