Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika jarri dau sarean Labayru Gramatika izenagaz. Tokiak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak eta ortotipografikoak jasotzen dauz, idatzizko zein ahozko erabilerari arreta berezia eskainiz, eta zalantzak argitzeko tresna praktiko modura pentsatua dago.
Urteetako ikerketa eta beharraren emaitza da argitalpena, eta helburu argia dauka: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakotxa bere erabilera testuinguruan kokatu.
