Taupa euskaltzaleen mugimenduak “Eusfera” ekimen barria aurkeztu dau, umeen unibertsoa euskaldunagoa egiteko asmoagaz. Horretarako, ezinbestekoa izango da gurasoak aktibatzea eta baliabideak eta tresnak euren esku ipintzea.
Hain zuzen, honeek dira egitasmoaren ezaugarri nagusiak.
Nori zuzendua dago?
Euskeraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko umeen gurasoei (edo guraso rola betetzen daben helduei) dago zuzendua. Herriz herri antolatuko da.
Zein da helburua?
Gurasoekaz alkarlanean, gure etxeko ume eta gaztetxoen atmosferan euskerak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.
Noz egingo da?
Ekimena maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da.
Zer egingo da?
- Guraso eta umeentzako misinoak:
Taupak zenbait betebehar edo misino eskainiko deutsez familiei gurasoek eta umeek alkarlanean etxean egiteko. Familia bakotxak gura dauzen misinoak aukeratu ahal izango dauz (umeen adin tartea ala euren hizkuntza mailaren arabera, adibidez). Beraz, familia mota guztiek parte hartu ahalko dabe, baita guraso erdeldunek bere.
Betebeharren adibide batzuk honeek izan leikez: pelikula bat euskeraz ikusi familian, musika euskaldun desbardinen bilduma bat sortu, ipuin bat idatzi, antzerki bat egin etxean, sukaldean daukaguzen gauzen hiztegia eratu…
- Euspazioak:
Bestalde, Taupak “Euspazioak” deituriko taldean egiteko alkarguneak sortzea proponiduten dau. Adibidez, mendi urteerak, sukaldaritza tailerrak eta jolasak.
Zelan hartu parte?
Eusfera ekimenean parte hartze izena emon behar da. Honetarako epeak, baina, Tauapak oraindino ez dau ezaguztera emon.
Eusfera — Eusfera – Taupa Euskaltzaleen Mugimendua
