UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuatara izena emoteko epea zabaldu dau. Egitasmoaren helburua gaztetxoen artean asialdian euskeraz berba egiteko aukera emotea da, beste udalerri euskaldunetako gazteak ezagutzea, eta batez bere, ondo pasatzea. Aspaldian egiten daben moduan, aurten bere udalekuak ibiltariak izango dira, eta Markina-Xemeindik Ondarroarako bidea egingo dabe gazteek, Aulestin eta Berriatuan bere geldialdiak eginda. Honeek dira Salto! udalekuen datu nagusiak:
- Txanda bi: bata bagilaren 23tik garagarrilaren 1era, eta bestea garagarrilaren 3tik 11era.
- Adina: DBH 3, 4 eta Batxilergo 1 eta 2 mailatako ikasleak edo 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gaztetxoak.
- Prezioa: 175€?
* Izena emoteko epea zabalik egongo da martiaren 31ra arte: http://labur.eus/salto2026
Informazino guztia UEMAko webgunean dago: www.uema.eus
