UEMAk udaletxeen aurrean alkarretaratzeko deia egin dau mankomunidadeko herrien artean, “Euskararekin bat” lelopean.
- Eguna: garagarrilak 19 (zapatua)
- Ordua: 12.00
- Lekua: udaletxearen aurrean
Deialdia Espainako Auzitegi Gorenak, garagarrilaren 16an, ezagutzera emon dauen epaiari lotuta dator. UEMAk uste dau Gorenaren erabagia herri euskaldunen aurka doala. Eta, ondorioz, herritar guztiei euskeraren aurkako eraso hau salatzera eta euskerarentzat justizia eskatzera kalera atera daitezen eskatu dau.
Informazino gehiago: https://www.uema.eus