
Urtero egiten dan lez, aurten bere abenduaren zubian Durangoko Azoka egingo da. Hain zuzen, aurten 60. edinizona izango da, eta antolatzaileek urte guzti honeen ibilbidea egingo dau.
Azkenaldian urtero lelo barri bat asmatzen bazeben bere, hemendik aurrera “Kulturaren jaialdia” lerroburua betirako ixtea erabagi dabe, Gaztelurrutieren berbetan, Durangoko Azoka kulturaren jaialdia da “herritarrei nortasun kulturala bizitzeko, ospatzeko eta garatzeko aukera ematen dielako”.
- Egunak: abenduak 5-8
- Orduak: 10:00etatik aurrera
- Tokia: Landako Gunea (Durango)
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Gederiaga Elkarteak antolatu eban, 1961. urtean hasita, euskal kulturgintza ezagutzera emoteko. Bertan, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Gainera, agenda bere.
Egitasmoa Gerediaga Elkarteak antolatzen dau, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta beste erakunde batzuen laguntzgaz.
Informazino guztia: DA! – Hasiera
