
Euskal Herrian Euskaraz alkarteak, abenduaren 6an, Euskararen Errepublikaren alde kaleak hartzeko deialdia egin dau. Euskalgintzako eragile nagusien arabera, euskera larrialdi egoeran dago, eta euskaltzaleon pizkunde barria behar beharrezkoa dala azpimarratu dabe. Horregaitik, EHEk euskaldunok jasaten dogun zapalkuntzari aurre egitera eta mozilizatera animetan dauz herritarrak.
- Eguna: abenduak 6 (zapatua)
- Ordua: 13:00
- Lekua: Durango
Informazino guztia EHE alkartearen webgunean dago: https://ehe.eus
Gora Euskararen Errepublika! Euskal Herrian Euskaraz!
