Urtero moduan, garai honeetan, UEMAk errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina abiarazo dau. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur egun, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena.
Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena (2025. urteari dagokiona) apirilaren 15etik bagilaren 30era aurkeztu beharko da. Informazino guztia Foru Aldundiaren webgunean dago: www.bizkaia.eus
UEMAren albistea: www.uema.eus
