Bosgarren aldiz, uda sasoian UEMAk abian ipini dau “Bertatik Bertara” kanpaina, Egitasmoa batez bere bisitariei zuzenduta dago, bertoko produktuen, paisaiaren eta ganerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala azpimarratzeko. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta beharginentzat hainbat baliabide prestau dauz: mahai-ganekoak, euskera aritzeko oinarrizko hiztegitxoa, esku-orriak…
Aurten ganera, ‘Nire bidaiaren soinu banda’ izeneko musika-zerrenda sortu dabe Spofityn, Euskal Herrira datozen bisitariei euskal musika ezagutaraztea eta esperientzia gozagarria eskaintzeko.
“Bertatik Bertara” kanpainaren materiala eta informazino guztia UEMAren webgunea dago: https://www.uema.eus/eu-ES/bertatik-bertara/Orriak/default.aspx