Urtero lez, Alkarbidek Emangiltza kanpainako bideoak sare sozialetan zabaldu dauz. Egitasmoaren helburua euskeraren transmisinoa gurasoetatik umeetara sustatzea da. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean hastea.
Aurten, pertsona ezagun batzuk bat egin dabe kanpainagaz eta bideoetan grabau dabez euren mezuak: Aitziber Garmendiak, Ana Urrutiak, Julian Iantzik, Onintza Enbeitak, Xabier Garatek (Seletak), Txirri Mirri eta Txiribitonek, Txurruk eta Miren Nogalesek.
Hemen Emangiltza egitasmoaren ganeko informazino guztia: emangiltza.eus