Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Unibertsitatera sartzeko probako 1.778 euskara azterketa berrikusteko eskatu dute Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak zahar etxeetarako hizkuntza eskakizunak “gehiegizkotzat” jo ditu Albisteak
  • Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du AZKUE Fundazioak Euskararen Etxean Albisteak
  • Eusko Jaurlaritzak LANERA ENPRESA SAREA aktibatu du, lan-munduan euskararen erabilera indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra Albisteak
  • 300.000 euskaldun gehiago 2036rako: euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka Albisteak
  • Eusko Jaurlaritzak “Euskara Bonua” aurkeztu du, euskara ikasteko doako eredu berria Albisteak
  • Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiarazi dute UEMAk eta Nafarroako hainbat udalek Albisteak
  • ELAren azterketa: euskararen aurkako oldarraldia ulertzeko jakin beharreko guztia Albisteak

Etiketa: Alkarbide

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

Urtero lez, Gatikako Udalak Alkarbideko aurrematrikulazino kanpainan parte hartzen dau, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) matrikulatzeko. Kanpaina 2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 2tik 13ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez. Gurasoentzako Alkarbideren gutuna (bi) [PDF…

Irakurri gehiago “D ereduan matrikulatzeko kanpaina” »

Blog

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

Gatikako Udalak urtero bat egiten dau Alkarbideren aurrematrikulazino​ ​​kanpainagaz, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) izena emon daien. Kanpaina 2025-2026 ikasturteko aurre-matrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 4tik 14ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez.

Blog
Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!

Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!

Urtero lez, Alkarbidek Emangiltza kanpainako bideoak sare sozialetan zabaldu dauz. Egitasmoaren helburua euskeraren transmisinoa gurasoetatik umeetara sustatzea da. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean…

Irakurri gehiago “Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!” »

Blog
BIKEE: euskera kirolean bultzatzeko egitasmoa

BIKEE: euskera kirolean bultzatzeko egitasmoa

BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) Bizkaiko Foru Aldundiak euskera kirolean bultzatzeko sortutako egitasmoa da. Honetarako, kirolean erabiltzen dan terminologia ezagutzera emoteko baliabide digitalak sortu dabez. informazinoa “Pilula” batzuetan banandu dabe: eskaintzen ditu. Pilula honeek atal teoriko bategaz hasten dira, eta ondoren, teoria praktikan jartzeko ariketa batzuk daukiez. Iturriak: https://artez.eus/edukia/bikee/hasiera.html

Blog
Errenta-aitorpena euskeraz

Errenta-aitorpena euskeraz

Urtero, garai honetan, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) abian ipintzen dau herritarrak errenta aitorpena euskeraz egitera animetako kanpaina. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena…

Irakurri gehiago “Errenta-aitorpena euskeraz” »

Blog
EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei

EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei

EMANGILTZA Alkarbidek eta beste erakunde batzuk sortutako egitasmoa da, familiak laguntzeko euskeraren transmisinoan. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean hastea. Horretarako, EMANGILTZAk gurasoentzako hainbat…

Irakurri gehiago “EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei” »

Blog

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme