Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

Euskal dantzak

Posted on 2024-12-292024-12-29 By Batzordea Ez dago iruzkinikEuskal dantzak sarreran

Gatikan helduentzako euskal dantzak ikastaroa hasi da. Gaur egun dantza tradizionalak herrien antxineko ohiturak gogoratzeko egiten dira. Baina garai batean funtzino sozial garrantzitsua zeukaten. Dantzak herrien kulturaren osagai garrantzitsua dira; herri bakotxaren izaera, egutegia eta sinesmenei lotuta egoten dira eta.

Ez dakigu noztik datozen euskal dantzak; izan bere, ez dakigu euren jatorria euskalduna bada. Baina dagoeneko Estrabonek (K.a. 63-24), greziar historialari eta geografoak, Iberiako iparraldeko herrien ohituak azaltzen dauzenean, esaten dau jatorduetan gizonek korruan dantza egiten ebela: “Edaten deren bitartean, gizonek korroka dantzetan dere, txirularen eta tronpetaren soinura eboluzionatuz, saltoka eta kokoriko jarriz txandaka”.

XVI. mendetik aurrera asko zabaldu ziren euskal dantza ezagunenak. Denporagaz dantzak aldatzen eta barriztatzen joan dira. Eta kanpotik etorritako zenbait dantza bere guretzat hartu doguz. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua bere (jantziak, partaideak…).

Hiru eratako dantzak dagozela esan genezake: erromeria edo plazetako dantzak, ezpata dantzak eta festa amaierako dantzak. Euskal Herriko herri dantza ezagunenetako batzuk honeek dira: zortzikoa, aurreskua, ingurutxoa, kalejira, biribilketa, arin-arina, ezpata-dantza, makil-dantza, arku-dantza, zahagi-dantza, bordon-dantza, sagar-dantza, godalet-dantza, mutil-dantza, andre-dantza, kaxarranka, etab.

Gatikako ikastaroan batez bere erromerietako dantzak irakasten dabez. Gehienak korruan dantzatzen dira, eta “jauzi” izeneko zenbait pausu egiten dira; adibidez, erdizka, zote, dobla, lau urrats, pika-pika ezker, pika eskuin, erdizka eta hiru, ebats…

Dantza Jauzi Youtube kontuan pausu honeek ondo azaltzen dabez: https://www.youtube.com/@dantzajauzi4095/videos

Gatikako helduentzako euskal dantzak ikastaroa Amilotx Dantza Taldeak emoten dau, zatatuero, 16:30etatik 18:00etara. Lotura honetan ikastaroaren ganeko informazino guztia ikusi daiteke: https://euskerabizirik.eus

Blog Tags:Euskal kultura, Gatika

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Batzordeak urte zoriontsua opa dotsue euskaldun guztioi!
Next Post: 2025eko Euskaraldia mugimenduan!

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme