Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta Albisteak
  • Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek Albisteak
  • Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n Albisteak
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak

Etiketa: Gatika

Eroan euskera praktikara

Eroan euskera praktikara

Gure dozu euskeraz egiteko talde bat topau? Emon izena Berbalagunean. ​Lehenengo saioa urriaren 6an izango da. Berbalagun proiektua euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei. Honeek dira Berbalagunaren ezaugarriak: Berbalagunean parte hartzeko, izena emon behar da:…

Irakurri gehiago “Eroan euskera praktikara” »

Blog
Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea

Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea

​​Musika Taldea euskera jaietan sustatzeko Gatikako Euskera Batzordearen egitasmoa da.​​​​ Taldea astero batzen da abestiak prestetako, eta herriko jai edo egun berezietan (Basatoste eguna, Euskararen Eguna…) tabernetatik ibilten da musika joten. Taldeburu pertsona bat dago, ekimena zuzentzeko eta ​oinarrizko musika kontzeptuak irakasteko​. Ez da beharrezkoa musikaz jakiterik. Izan bere, ekimen hau ez da musika ikasteko…

Irakurri gehiago “Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea” »

Blog
Helduentzako euskal dantzak ikastaroa

Helduentzako euskal dantzak ikastaroa

Ikasturte honetan bere, Gatikako herritarrek euskal dantzak ikasteko aukera eukiko dabe: erromerietako dantzak, jauziak, jotak, aurreskua…​ Etorri gura dabenek irailaren 25era arte daukie izena emoteko. Horretarako eskaera orria eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu behar dira Kultur Etxean​. Ordainketa transferentzia bidez egingo da Ku​txabanken ES87 2095 4408 5120 5500 010​3 kontuan. “Azalpena” atalean izena, abizena eta ikastaroa adieraziko…

Irakurri gehiago “Helduentzako euskal dantzak ikastaroa” »

Blog
Euskera ikasteko ikastaroa Gatikan

Euskera ikasteko ikastaroa Gatikan

2026-2027 ikasturean bere, AEK-k euskera ikasteko ikastaroa emongo dau Gatikan: Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean (94 615 1250 edo kulturetxea@gatika.eus​) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian (94 674 4316, 607 601 302 edo kinttopeko@aek.eus​​​ emon behar dabe izena irailaren 30era arte.

Blog
2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna

2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna

Urtero lez, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, Gatikako Euskera Batzꙩ​rdeak jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatzeko.​​ Abenduaren 2an, martitzena, Berbalagunak “Euskara errotzeko tresna” berbaldia antolatu da. Saioa 18:00etan eta plazako aretoan izango da. Abenduaren 5ean, bariku, euskal jaia egingo da:​ • 17:30ean: “euskeraren murala” (KTK Xarek girotutako  saioa ume eta helduentzat).• 19:00etan: Intxurtxu Taldearen dantzaldia.• 19:30ean​: afari arina.• 20:00etan: poteoa…

Irakurri gehiago “2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna” »

Agenda
Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Gatikako Euskera Batzordeko Amaia Arruzak euskeraren egoeraren ganean berba egin dau Bizkaia Irratian. Alkarrizketaren zenbait puntu nabarmendu doguz. Gatikako euskereak erabilpenari jagokonez beherakada izan dau | Bizkaia Irratia

Blog
Euskal dantzak

Euskal dantzak

Gatikan helduentzako euskal dantzak ikastaroa hasi da. Gaur egun dantza tradizionalak herrien antxineko ohiturak gogoratzeko egiten dira. Baina garai batean funtzino sozial garrantzitsua zeukaten. Dantzak herrien kulturaren osagai garrantzitsua dira; herri bakotxaren izaera, egutegia eta sinesmenei lotuta egoten dira eta. Ez dakigu noztik datozen euskal dantzak; izan bere, ez dakigu euren jatorria euskalduna bada. Baina…

Irakurri gehiago “Euskal dantzak” »

Blog
Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Gatikako Udalak eta UEMAk herriko alkarteekaz lanketa bat ipini dabe abian euskararen erabilera indartzeko. Alkarteek eragiteko ahalmen handia daukie herrian, hainbat pertsona batu eta ekimen antolatzen dabez eta. Horregaitik, saio batzuk egingo dira eurekaz, kontzientziazinoa pizteko eta baita hizkuntza-irizpide batzuk adosteko bere. Hasteko, galdetegi bi betetzea eskatzen jake euskararen erabilera alkarteetan neurtzeko:  • Elkartearen galdetegia: https://forms.gle/V5tyBWEgzvbk3QFa7• Hezitzaileen/entrenatzaileen galdetegia: https://forms.gle/VZt53vrCKCR2pxif8​

Blog

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme