UEMAren uztaileko trebakuntza fitxan ordenagailua, internet eta telefonoa euskeraz ikusteko jarraibideak ematen dabez.
1. Ordenagailuko nabigatzailea
Firefox, Edge eta Opera* nabigatzaileek euskeraz ikusteko konfigurau daitekez. Ezarpenetara jo baino ez da egin behar. Ondoren, hizkuntzen atalean sartu, eta euskera aukeratu lehenetsitako nabigazino-hizkuntzen artean (goian jarri).
* UEMAren fitxan Chrome nabigatzailea ere euskeratu daitekeela esaten dau. Baina guk jarraibideak jarraitu doguz, eta ez dogu lortu. Etorkizunean lortuz gero, artikulua zuzenduko dogu.



2. Telefono mugikorra
Telefonoko hizkuntza aldatzea bere sano erraza da. “Ezarpenak” ikonoa sakatu behar da, eta euskara aukeratu mugikorraren hizkuntza ezartzeko.

3. Sinadura elektronikoa euskeraz jarri (Adobe)
Adobe Reader programa gaztelaniaz instalatuta izanez gero, sinadura digitala bere gazteleraz agertuko jaku. Euskeraz jartzeko, honeek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Desinstalatu gaztelaniaz instalatutako Acrobat Reader programa, eta euskerazko bertsinoa instalatu. Esteka honetan lortu daiteke(doan da): https://get.adobe.com/uk/reader/otherversions
- Aukeratu zure sistema eragilea, eta hizkuntzan euskara. Ondoren, deskargau eta instalau.
