Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan

Posted on 2024-09-132024-10-06 By Batzordea Ez dago iruzkinik2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan sarreran

Eusko Jaurlaritzak 3,9 milioiko diru-laguntzak emongo dauz A1 eta C1 komunikagaitasunak (16-18 urteko gazteetzat bigarrena) 2024/25 ikasturtean debalde izan daitezen.

Gaur egun, euskaltegietako ikasleen % 10 inguru etorkinak dira eta % 12 beste autonomia erkidegoetakotatik etorritakoak. Talde horietako ikasleak gitxika gero eta gehiago dira. Horregaitik, 2024/25 ikasturtean A1 komunikagaitasun-maila eskuratzeko ikastaroa debalde izango da. Matrikula merke bat besterik ez da ordaindu beharko, eta A1 maila lortuz gero, dirua atzera emongo da.

Era berean, derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran dagozen gazteek euskerazko komunikazinoaren ezagutza maila handitzeko eta sendotzeako, C1 komunikagaitasuna bere debalde izango da. Laguntza 16-18 urtera bitarteko gazteentzat izango da; hain zuzen, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek (2024. urtean) eta 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek (2025. urtean). Hemen bere, matrikula merke bat ordaindu beharko da, baina C1 komunikagaitasun-maila egiaztatzen bada, atzera emongo da dirua.

Laguntza jasotzeko, matrikulau egin behar da. 2024/25 ikasturtean HABEko erregistroan inskribautako euskaltegi edo autoikaskuntza zentro homologau baten matrikulauta egon beharko da. Gitxieneko asistentzia bere bete beharko da (orduen %75).

Dirulaguntza honeen ganeko informazino guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean jaso daiteke: www.euskadi.eus

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 30ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez arautzen baitira 2024-2025 ikasturtean A1 maila ikasten duten ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak, eta dagokion deialdia egiten baita

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 30ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez arautzen baitira 2024-2025 ikasturtean C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroak egiteko C1C1 helburu-maila eta abiapuntu-maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak, eta dagokion deialdia egiten baita

Blog Tags:Dirulaguntzak, Ikasi

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa
Next Post: Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme