Gatikako Euskera Batzordeko Amaia Arruzak euskeraren egoeraren ganean berba egin dau Bizkaia Irratian. Alkarrizketaren zenbait puntu nabarmendu doguz.
- Hasteko, Amaiaren arabera, euskerak sano presentzia txikia dauka gaur Gatikan, eta horrela jarraituz gero hizkuntza galdu egingo dogula dino.
- Bestalde, beraren eretxiz, gaur egun euskerak administrazinoa eta hezkuntzari esker bizirik jarraitzen dauela bere esan dau. Baina hortik kanpo ea ez dala alean erabilten. 70ko hamarkadan edo umeek erderaz egiten hasi ziren, eta hurrengo belaunaldiek bere erderaz egiten jarraitu dabe. Euskeraz egiten daben nagusiek gero eta gitxiago dira, eta horrela segituz, euskeraren etorkizuna sano ilun ikusten dau.
- Euskeraren bilakaera aztertzeko UEMAren datuak aitatu dauz. 1906etik 1971era euskera aldatsbehera joan zan abiadura handian. 1971. urtean edo, barriz, atzeranzko joera hori lotu eta buelta emoten hasi zan. Baina, antza danez, 2001etik aurrera, indarbarritze-aroa gelditu egin zan.
- Egoera honen arrazoiak azaltzerakoan, Amaiak azpimarratu dau hizkuntzen osasuna podereagaz guztiz lotuta dagoela, eta euskera hizkuntza zapaldua dala. Hizkuntza gehienak ordezkapenaren ondorioz galtzen direla, eta hizkuntza bik aurre egiten dabenean lehia boderetsuenak irabazten dauela. Adibide modura hizkuntza bien hiztun kopuruaren desoreka agerian itxi dau: Gatikako herritarren % 70ak edo euskeraz egiten dau, baina erderaz %100ak egiten dau. Ondorioz, zein hizkuntza eribiliko dogu?
- Beraz, hizkuntzek bizirik irauteko arnasguneak beharrezkoak direla dino; hau da, euskera bakarrik erabilten dan tokiak, jarduerak edo taldeak. Horregaitik, Gatika Udalak euskeraz soilik eginten dan jarduerak eskaintzen dauz: Berbalaguna, ikastaro batzuk…
- Ikastetxen eta aisialdeko taldeen pisua baloratzerakoan, asko laguntzen dabela onartzen dau. Baina, gero, eskolatik kanpo ume eta, batze bere, gaztetxoek erderaz egiten ei dabe. Hortaz, zeozer gehiago egin behar dala azpimarratu dau.
- Gazteak orokorrean euskeraren alde dagozela pentsetan dau. Baina gehien bat erdera erabilten dabela bere azaltzen dau. Eta alde egotea ez dala nahiko gure hizkuntza salbetako; aurrera pausu bat emon behar dogula: egin behar dala.
- Datozen urteetarako erronkei erantzunez, konponbidea gainetik etorri behar dala dino, eta euskal lurralde osoan euki behar dabela eragina. Alde batetik, legeak aldatu behar direla hizkuntza bien (euskera eta erdera) arteko oreka lortzeko. Ganera, toki euskaldunek estatus barria behar dabela arnasguneak jagoteko.
- Bestalde, legeak aldatu arte, lotzen jakun aukera bakarra erresistentzia dala baieztau dau. Gure eskubideak aldarrikatu behar doguzela, eta baita ezetz esaten ikasi bere.
- Amaiatzeko, gure aurrekoek itxitako gauzarik baliotsuena euskera dala gogorarazo deusku.
Gatikako euskereak erabilpenari jagokonez beherakada izan dau | Bizkaia Irratia
