PISA txostenaren datu txarren haira, Eneko Anduezak (PSE-EEko idazkari nagusia) esan dau Euskadi Irratian “ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela probak beren ama hizkuntzan egiten dituztenean”.
Era berean, beste aditu batzuk bere (adibidez, Lucas Gortazar ikertzaileak) adierazi dabe ama hizkuntza ez dan hizkuntza batean ikasteak (kasu honetan, D eredu orokortuan gaztelania hiztunentzat) zuzenean eragin daikioela ikaslearen irakurgaitasunari eta testuen ulermenari, batez bere testuinguru sozial zaurgarrietan edota etxean euskerarako inolako laguntzarik ez daukien ikasleen artean.
Iturria: https://etbon.eus/m/gaur-egun-181-17424944
