Irailagaz batera euskaltegiek abiarazi dabe ikasturte barrirako matrikulazino kanpaina. Gaur euskera aurrez aurre, euskaltegietan, zein online ikasi daiteke.
Euskaltegiak:
Euskal Herri osoan mota desbardinetako euskaltegiak dauz. Euskaltegiak bi motatakoak izan daitekez: publikoak eta pribatuak.
- Eskola publikoak udalen menpe dauz; horregaitik, Udal Euskaltegiak esaten dake. Euskal Autonomia Erkidegoan 44 dauz.
- Euskaltegi pribatuak, ordea, erakunde partikularren esku egoten dira, eta homologatuak edo libreak izan daitekez. homologatuak
Hizkuntza-Eskola Ofizialak
Hizkuntza-eskola ofizialetan bere euskera ikasi eta hobetzeko aukera dago. Ganera, Hizkuntza-eskoletako agiria lortzeko azterketa bere egin daiteke. Euskal Autonomia Erkidegoan hamalau eskola daude.
Autoikaskuntza
- Ikasten.net euskera ikasteko baliabide didaktiko barria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren Hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dagoen ekimenetako baten barruan dagoena.
- Boga Autoikaskuntza Multimedia Sistemak euskera internet bidez ikasteko aukera emoten dau. Sartu ahal izateko, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena emon behar da.
- Bai & By programa multimediak euskera eta ingelesa etxetik mugitu bere egin barik eta modu errazean ikasteko aukera emoten dau.
- Mondragon-Lingua bere autoikaskuntza zentro homologatua da. Arrasaten, Bilbon, Oñatin, Donostian eta Gasteizen dauzka egoitzak.
- Kaixo on-line bidezko euskaltegia da eta bertan gramatika ikasgaiak eta ariketak daude. Irakasle baten laguntza bere eskaintzen dau programak.
- Santurtziko Udal euskaltegia
- Urumea euskaltegia
- Autoikaskuntza eskaintzen duten Euskaltegiak Euskadin
Beste baliabide batzuk
Ikasbil euskera ikasten ari direnentzako ataria da. Bertan bideoak, audioak eta testuak dagoz.
Mintzanet euskeraz berba egiteko tresna da.
Iturria
