Udaletako programa informatikoak euskaraz jartzea ere ezinbesteko urratsa da administrazio publikoan euskararen erabilera normalizatzeko. Langileek eguneroko zereginak euskaraz egin ahal izateko, erabiltzen dituzten aplikazioek eta tresna digitalek hizkuntza horretan funtzionatzeko aukera eskaini behar dute. Bada, horrekin lotuta, udaletan maiz erabiltzen diren programa estandarrak identifikatu eta euskarazko bertsioan jarri daitezkeen aplikazioak zerrendatuko ditugu iraileko trebakuntza fitxa honetan. Helburua da udaleko jarduera digitala euskaraz ere eroso, eraginkor eta osotasunez garatu ahal izatea. Horrela, langileen autonomia linguistikoa eta herritarrei euskarazko arreta emateko gaitasuna indartuko dira.
