Dagoeneko heldu da 24. KORRIKA! Aurten, Atharratzen (Zuberoa) hasiko da martiaren 19an eta Bilbora 29an helduko da. Korrika euskeraren alde Euskal Herrian zehar eginten dan lasterka da. Egitasmoa AEK-k asmatu eban euskeraren aldeko kontzientzia pizteko eta euskaltegientzako dirua batzeko.
2026ko Korrika Gatikatik martiaren 26an, eguena, pasauko da. Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Jataberantz abiatuko da. Ibilbidea Korrikaren webgunean ikusi daiteke: www.korrika.eus. Eta App-an unean bertan jakin daiteke taldearen kokalekua.
Gatikako ibilbidea eta orduak:
• 2102 km (Atxuri): 08:02
• 2103 km (Sertutxe-bide): 08:06
• 2104 km (Udaletxea): 08:12
• 2105 km (Bidarte): 08:15
*Ostean, armozua egongo da guztiontzat aretoko plazan!
